XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Sendagileak agindu dit jartzeko, oina larrutu egin dudalako.
- O, Pinotxo gizajoa! - O, Metxa gizajoa! Hitz hauen ondoren isilaldi luze bat egin zuten, eta begirada isekariak
Azkenean, panpinak, txirularen antzeko ahots eztitsu batez, esan zion bere adiskideari: - Metxa maitea, argi iezadazu dudan zalantza hauxe, zuk inoiz izan al duzu belarrietan inolako gaixotasunik? - Ez, inoiz ez! Eta zuk? - Sekula ez! Baina gaur goizez gero belarri batean min hartzen dut.
- Neuk ere gaitz bera harrapatu dut.
- Zuk ere bai? Eta zein belarritan hartzen duzu min? - Bietan.
- Eta zuk? - Nik ere bietan.
- Gaitz bera ote da? - Nik uste baietz.
- Metxa, mesede bat egingo al zenidake? - Bai noski! Gustora gainera!.
- Zure belarriak erakutsiko al zenizkidake? - Zergatik ez? Baina zureak ikusi nahi ditut lehenago, Pinotxo.
- Ez; zureak lehenengo. - Ez, adiskide.
- Lehenengo zureak eta gero nik! - Beno, ongi da, lagun onak bezala, akordio batetara irits gaitezen biok - esan zuen panpinak.
- Zein izango litzateke akordio hori? - Une berean biok batera txanoa altxatzea, onartzen al duzu?.